jueves, 18 de noviembre de 2010

Nire blogean zer egin dudan II





Irakasgaia bukatzekotan gaudelarik, ongi legoke bi hilabete hauetan egindako gauzen laburpen bat egitea.
Lehenengo moduluan, Portfolio elektronikoa eta irakasgaiaren aurkezpena egin genuen. Bertan blog bat egiten ikasi genuen eta sarrera berriak egiteari ekin genion. Lehena, ikaskuntza eta teknologia berriei buruzko txosten baten irakurketa eta laburpena izan zen.
Bigarren moduluan, informazioa elkarganatzen ikasi genuen. Teorian, Googleren erabilgarri guztiak ezagutu genituen, baita horren antzekoak diren alternatibak . Hau idei on bat iruditu zitzaidan, ez nekielako alternatibarik existitzen zirelarik. Horrekin jarraituz, formatu motak ezagutu genituen eta komunikatzeko teknologia berriak. Praktikako orduetan, Google-ko erabilgarriak praktikan jarri genituen. Google docs-en dokumentu berri bat egin genuen, baita bi aurkezpen ( powert point). Ondoren, HTML kodeei esker, bertan egindako lan guztiak blogean argitaratzeko aukera izan genuen.
Hirugarren moduluan, web 2.0 eman genuen. Web orrialdeen eraginez aldaketa ugari izan dira eta  informazioa alde batetik bestera pasatzea oso erraza bihurtu da, baina hauek aurrera eramateko gauza anitzak behar dira. Aldaketa hauen ondorioz, ere, gizartean eta bizitzan orokorrean aldaketa ugari gertatu dira. Praktikaren arloan,nire aulategian erabiltzen ikasi genuen eta gure errekurtsoetan karpetak eta dokumentuak igotzen. Aldi berean, bertan gune gerri bat sortu genuen eta taldeko kide guztiak bertan sartu genituen. Hor txat, foroa, egutegia … sortu genuen. Google-siten baita beste gune berri bat egin genuen, eta nire aulategian bezala, taldekideekin elkarbanatu genuen.
Laugarren moduluan, azkena izan zen eta teoria orduan programen eta erabilgarrien lizentziak ikusi genituen, baita IKT lantresnaz zertarako erabiltzen diren. Praktika orduan, gauza ugari eta desberdinak egin genituen.  Hasteko, Audicity  programarekin, abesti bat aldatu egin genuen, eta gero Audiopalekin eta HTML kodearekin gure blogera igo genuen.
Ondoren, Screen Toasterrrekin gure blogearen aurkezpen bideo bat grabatu genuen eta  bi eratara  igo genuen gure blogera: HTML kodearekin eta URL arekin. Hirugarrena, ordea, zailagoa iruditu zitzaidan. Orrialde horretan bideoa egin ondoren gure ordenagailura jetzi genuen eta UPNA tv-ra igo genuen, gero bertatik Blog-era pasatzeko.
Orokorrean, lau moduluak egiten genituen bitartean, Nire aulategiaren foroak erabili izan ditugu, eta bertan, galderak eta komentarioak jarri egin ditugu.

lunes, 1 de noviembre de 2010

HTML kodea

HTML kodeak idaztea oso idei ona iruditu zait, batez ere inolako zailtasunak ekartzen ez dituelako eta ahalbide anitzak ematen dituelako.
      Ez dut inolako arazorik izan egiteko, azalpenak pausuz-pausu  azalduta zeudelako, bestelakoan nik deskubritu egingo ez nuelako.
       Asko gustatu zait ideia, batez ere google docs-en egindako lana, momentu batean, beste batekin konpartitu ahal duzulako, eta inolako aldaketarik egin gabe gure Blog-ean sar ditzakegulako.
      Gainera, honelako gauzak egongo ez balitz, Powert Point-ak ezingo genituzke jarri
Hala ere, esan beharra daukat, Google docs erabiltzea ez zaidala asko gustatzen, oso mantso ibiltzen delako, eta azken aldi honetan arazo asko eman dizkidalako.

martes, 28 de septiembre de 2010

Nere portafolio elektronikoaren diseinua

    Irakasteko sortu egin den plan berriarekin, ikasketak baita norabide berri bat hartzeko beharra izan dute. Jasotako jakintzak beste modu batez baloratuko dira baita aurrera eraman.

    Horretarako "portafolio elektronikoa " deritzon sistema erabiltzen hasia da. Honek ikaslearen gaitasunak baloratu ahal izango ditu, baina betiko sistema erabili ordez, Blog bat erabiliko du. Bertan aukera gehiago emango dizkio ikasleari, ala nola, berari interesatzen zaizkion gaiak argitaratzea, bere ideiak azaltzeko balorazioaren bidez, elementu elektronikoa jarriz ( bideoak, abestiak, gif-ak..) eta bakarkako lantzat harturiko bere gaitasunak erakuzteko ahalmen handiagoa izango du. Beraz, gure ikasketetan aurrera egiteko idei on bat da, elkar ekintzat aritzen denez gero beraien ahalmena aurrera egiten duelako. Ala ere, ezinbestekoa da irakalearen lana, berak argi eta garbi eman behar dituelako urratzak aurrera eramateko.

   Sevillako unibertzitatean, lehenengo aldiz, orain azaldutako portfolio elektronikoa aurrera eraman zen.Zenbait gauz kontuan izan ondoren, orokorrean ( noski, ikasle guztiak ez zuten berdin memperatu ikasgaia) oso positiboak izan ziren. Hemen dugu horren adibidea:

    Confusos taldeak, ez zuten ongi menperatu ikasgaia, eta % 31ak ziren, Baina ikusi dezakegu emaitz egokiak edo oso egokiak izan dituzten ikasleak askoz gehiago zirelako % 68. Aldi berean, guztiak beraien jakintzak asko handitu zituztela aitortu zuten irakasgai hau izan ondoren

   nire ikuspuntutik, orain  aurrera ermanaten ari den ikasgai berri hau oso positiboa iruditzen zait. Alde batetik, ikasleak interneten aritzeko aukera dauka, baina beste gauza berri batzuk ikusiz. Horrekin bat, berak erabaki dezake zer interesatzen zaion eta zer ez bere "interneteko munduan, edo zatian " sartuz.

  Beste aldetik, garrantzitsua iruditzen zait, munduan hain globalizatuta dagoen metodo hauek bereganatzen ikasteak, ezinbestekoa zaigulako gaur egun. Gainera, internetetikan  lanak egitea aukera anitzak ematen dizkigulako, eta gure ingurua eskertuko digulako. Honekin esan nahi dut, orian arte paperaren erabilpena izugarria zela eta idei hauekin asko murriztu dezakegula.

  Azkenik, alderdi negatibo bat nabarmendu nahi dut. Aurrerapen handia izan arren, ordenagailua izatera behartzen gaituzte, horrek suposatzen dituen kostuekin ( portatila, internet...). Horren kontra esan daitezke liburutegietara  joan gaitezkela, baina horrek arazoak ekar ditzazke eta aurrerantzean, ikasitako guztia ahaztea.

Alicia Fernández
Haue hezkuntzako graduko  ikaslea.