Irakasgaia bukatzekotan gaudelarik, ongi legoke bi hilabete hauetan egindako gauzen laburpen bat egitea.
Lehenengo moduluan, Portfolio elektronikoa eta irakasgaiaren aurkezpena egin genuen. Bertan blog bat egiten ikasi genuen eta sarrera berriak egiteari ekin genion. Lehena, ikaskuntza eta teknologia berriei buruzko txosten baten irakurketa eta laburpena izan zen.
Bigarren moduluan, informazioa elkarganatzen ikasi genuen. Teorian, Googleren erabilgarri guztiak ezagutu genituen, baita horren antzekoak diren alternatibak . Hau idei on bat iruditu zitzaidan, ez nekielako alternatibarik existitzen zirelarik. Horrekin jarraituz, formatu motak ezagutu genituen eta komunikatzeko teknologia berriak. Praktikako orduetan, Google-ko erabilgarriak praktikan jarri genituen. Google docs-en dokumentu berri bat egin genuen, baita bi aurkezpen ( powert point). Ondoren, HTML kodeei esker, bertan egindako lan guztiak blogean argitaratzeko aukera izan genuen.
Hirugarren moduluan, web 2.0 eman genuen. Web orrialdeen eraginez aldaketa ugari izan dira eta informazioa alde batetik bestera pasatzea oso erraza bihurtu da, baina hauek aurrera eramateko gauza anitzak behar dira. Aldaketa hauen ondorioz, ere, gizartean eta bizitzan orokorrean aldaketa ugari gertatu dira. Praktikaren arloan,nire aulategian erabiltzen ikasi genuen eta gure errekurtsoetan karpetak eta dokumentuak igotzen. Aldi berean, bertan gune gerri bat sortu genuen eta taldeko kide guztiak bertan sartu genituen. Hor txat, foroa, egutegia … sortu genuen. Google-siten baita beste gune berri bat egin genuen, eta nire aulategian bezala, taldekideekin elkarbanatu genuen.
Laugarren moduluan, azkena izan zen eta teoria orduan programen eta erabilgarrien lizentziak ikusi genituen, baita IKT lantresnaz zertarako erabiltzen diren. Praktika orduan, gauza ugari eta desberdinak egin genituen. Hasteko, Audicity programarekin, abesti bat aldatu egin genuen, eta gero Audiopalekin eta HTML kodearekin gure blogera igo genuen.
Ondoren, Screen Toasterrrekin gure blogearen aurkezpen bideo bat grabatu genuen eta bi eratara igo genuen gure blogera: HTML kodearekin eta URL arekin. Hirugarrena, ordea, zailagoa iruditu zitzaidan. Orrialde horretan bideoa egin ondoren gure ordenagailura jetzi genuen eta UPNA tv-ra igo genuen, gero bertatik Blog-era pasatzeko.
Orokorrean, lau moduluak egiten genituen bitartean, Nire aulategiaren foroak erabili izan ditugu, eta bertan, galderak eta komentarioak jarri egin ditugu.
